Bizitza antzerki garbia da!

Txikitatik dramatizazioa egiten dugula argi dago: gurasoei paga eskatzerakoan, irakasleen aurrean lan bat beranduegi aurkezteagatik aitzakiak jartzerakoan, futbolariek ere falta bat egiten dietenean antzerkia egiten dute beraz argi dago, esaten duten bezala, bizitza antzerki garbia dela. Antzerkiak babesten gaitu, dramatizazioak laguntzen gaitu gure sentimenduak adierazteko, gustatzen ez zaigun pertsonen aurrean egoteko,… Bizitzari aurre egiteko rol batzuk barneratzen ditugu egoeraren arabera eta rolak pertsonaiak dira: seme-alaba-pertsonaia, ikasle-pertsonaia, lagun-pertsonaia Azken finean antzerkia ezkutu gisa erabiltzen dugu.

Badaude pertsona batzuk diotenak ez zaizkiela holako gauzak egitea gustatzen (mozorrotzea eta jendearen aurrean antzeztea) baina gero haiek txuri gorriz janzten dira, aurpegia margotuta eta guzti, partidu bat ikustera joateko edo trajea eta gorbata janzten dituzte lanera joateko.

Denok onartu behar dugu bizitza antzerkia dela baina badaude jende zorion batzuk antzerkia bizitza garbia dela ere pentsatzen dutenak. Ni horietariko bat naiz. Nire familiak beti esan dit oso dramatikoa nintzela, egunero gertatzen zitzaizkidan gauzak handizkatzea gustatzen zitzaidalako, besteen arropa janzteagatik eta beraien keinuak imitatzeagatik edo zurezko koilara altxatuta, herensugeen kontra borrokatzen erresuma bat askatu behar zuen heroina bat nintzela imajinatzeagatik. Beraz farandulera izaten bukatzea ez da arraroa.

Nik argi daukat, bizitza ez da gelditzen zu triste edo gaixotzeagatik beraz hartu zure “zurezko koilara” eta irten kalera.. esaten duten bezala: espektakuluak aurrera jarraitu behar du!

Alaitz Argandoña

Recent Posts
Kontaktua

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search

ritakoldo