“Guantanamo-Baracoa Antzerki Gurutzada”

“Guantanamo-Baracoa Antzerki Gurutzada” 90. hamarkada jaio zen helburu argi batekin: arte eszeniko eta plastikoa Kubako ekialdeko zonalde eta komunitate urrutienera eramatea. Izan ere, urtarrilaren 28an, Jose Marti-ren jaiotzaren urteurrenarekin bat eginez, Guantanamotik kamioi bat irteten da artistaz beterik , eta 35 egunez mendi aldeko herrixka askotara abiatzen da era guztietako ikuskizunak eskaintzen. Antzerki Gurutzada bizitoki horietara heltzen denean egundoko jaia antolatzen da, segur aski, urteko gertaerarik inportanteena delako.

 

 

2011 urtean Kurkuluxetan elkartearen eskutik “Ane Monna, Oskola eta Karramarroi” antzerki taldeak eta “Zirtaka” antzerki taldeak parte hartu zuten beraien bi antezalan taualaratuz: “Ina, ina, ina, ya viene Bombardina” eta “Ya viene el Olentzero”. Antzezlan hauek hainbat hiri, herri eta komunitatetan eskaintzeaz gain, bertako haurrekin egoteko aukera izan genuen eta Euskal Herriko hainbat haurrekin harremanetan jarri genituen “Adiskidetasunaren Liburua”ren bidez, alegia, haurrek haien eskuz egindako liburu xumeak. Horren ostean, adiskidetasun hori handituz joan zen eta 17 ikastetxeen arteko Senidetza burutu zen euskal eta kubatar ikastetxeen artean. Horren ondorioz, film pedagogiko bat ere egin zuten: “Keinuka mugaz gaindi”, webgune honetako beste atal batean azaltzen den bezala.

Bertan bisitatu genituen herriak hauek izan ziren: Santiago, Guantanamo, Felicidad, Sabueren, La Clarita, Los Naranjos,….

Filmaren gaia lantzeko: UNITATE DIDAKTIKOA KEINUKA MUGAZ GAINDI

Unitate didaktikorako azalpenak euskaraz

Explicación para la Unidad Didáctica

unidad didactica erderaz

Senidetu ziren euskal eta kubatar ikastetxeak:

Urretxindorra ikastola Escuela 26 de Julio – Moncada (Santiago de Cuba) eta Frank Pais (Peña Blanca)
Escuela Zurbaran Arcid Dubergel (Los Naranjos) eta  Dia de la Victoria (Palenque)
Intxixu ikastola Americo Cesar Deslis Hdez. (La Clarita) eta Eduardo René Chibas Rivas (Felicidad)
“Kukuke” (Derio) Eduardo Ortega Rodriguez (Hector Infante-Romelie)
“Kurkuluxetan” Antz. Pastor Martinez Rodriguez (Cachimba Arriba)
Artxandape ikastola Abel Santamaria Cuadrado (Yateras)
Lemoako eskola 2 de Diciembre (Guantánamo)
Kontaktua

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search