Oraingoan, gure hiru pailazoak, “Txintxeta, Txorroskiloa eta Borragoma” abentura garrantzitsu batean murgilduko dira: munduko gerra guztiak amaitzea. Horretarako, munduko ministroa, munduko ministro boteretsu eta gorena haien jatetxera gonbidatuko dute gerra guztiak gelditu behar dituela konbentzitzeko, baina… Ai ene!!! Pailazoak oso urduri daude eta hainbat buruhauste, hanka-sartze eta iskanbila sortuko dira; Hori bai! algaraz eta barrez lehertuta.

