GAUR EZ DAGO LOGO BERRIA

Lur, Ilargi eta amama Felixa ezagutuko ditugu irratsaio honetan. Lurrek oinak lurrean ditu, Ilargik burua ilargian eta amamak bihotza eskuetan. Larunbat eta igande guztietan irratian elkartuko dira eta hainbat gauza partekatuko dute entzuleekin!

Energiaz beteriko hirukote zoragarri honek, beraien egunerokotasunean gertatzen zaizkien abenturak kontatuko dizkigute; beraien kexkak, pentsamenduak, ametsak eta gertaera bitxiak alaitasunez plazaratuko dituzte programa guztietan.

Ipuinak, abestiak, asmakizunak, errezetak, aho-korapiloak, etabar luze bat entzungo dugu pertsonai hauek ahoetatik. Gai ezberdinak jorratuko dituzte programa bakoitzean, beti mezu positibo eta eraikitzaileak bultzatuz.

Amama Felixak umeen kexkak eta galderak Ipuinen bidez argituko ditu eta gero istorioetan agertzen diren gaiei buruz hitz egingo dute entzuleei beti mezu baikorra helaraziz. Horrela ipuin klasikoak, alegiak, olerkiak, ipuin garaikideak, etabar landuko dituzte umeen logika azalarazten.

Musika ere oso garrantzitsua da saio honetan eta larunbatero eta igandero, martxa pilo bat egoten da “Gaur ez dago eskolarik” saioan.

Irratia piztu larunbat eta igande guztietan goizeko hamarretan Bilbo hiria irratia 96.0 FMn.

ENTZUTEKO IRRATISAIOAK KLIKATU HEMEN

Kontaktua

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search