Kurkuluxetan elkartearen laguntzaz film labur berri bi ekoiztu ditugu Lemoa eta Bilboko zenbait gaztek. Film hauen helburua zera da: euskarazko ekoizpenak egitea gazteen interesekoak diren gaiak aintzat hartuta. Aukeratutako gaiak, gidoiak, eszenak eta abar, guk geuk egin ditugu. Landutako filmak hauek dira: “Horrela jan, halakoa izan” , jaten dugun elikaduraren inguruko hausnarketa bat eginez, eta bestetik, “Euskara politena…egiten dena”. Kasu honetan helduei egindako kritika bat da, askotan esaten baitigute euskaraz mintzatzeko, beraiek erdaraz egiten duten bitartean. Zuentzat!! Goza ezazue!!

 

Kontaktua

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search