Euskal Herriko tradizioan suak oso paper garrantzitsua jolasten du; beheko su ondoan ipuinak eta istorioak kontatzen dira, lagunak eta senideak batzen dira; sua izpiritu gaiztoak uxatzeko erabiltzen da….eta Olentzerok ta Mari Domingik ere opariak prestatzeko sua erabiltzen dute, su magikoa, hain zuzen. Baina egun batean pertsonaia gaizto bat agertu zen eta su magikoa lapurtu zien. Ondorioz, Eguberrietarako opariak ezin izango ziren prestatu eta haurrak triste geldituko ziren. Zer egin horren aurrean? Mari Domingi eta Olentzero basoan zehar abiatuko dira eta bertoko pertsonaia mitologikoei laguntza eskatuko diete: Galtzagorriei, Basajaunari, Lamiei,…baina uste duzu lortuko dutela?, Zu prest zaude laguntzeko su magikoa berreskuratzen?.
Etor zaitez gurekin!!!
“Su magikoaren lapurreta” euskal tradizioan eta mitologian oinarritutako antzezlana da. Guk asmatutako istorio interaktibo honetan haur eta pertsonaien arteko sintonia lortzen dugu, tramaren protagonista bihurtuz. Antzezlanean zehar hainbat musika eta abesti agertzen dira, gehienak guk sortutakoak izanik. Berrogei ta hamar minutuz lengoaia erraza eta hurbila erabiltzen da, adin guztietako haurrengana iristeko asmoz. Beraz, gaia hurbila izateaz gain, antzezlan dibertigarri eta ulergarri bilakatzen dugu.