VivaldiVivaldi

Vivaldi musikagilearen “Lau Urtaroak” musika lanean oinarritutako antzezlana aurkezten dizuegu. Bere lau urtaroei dedikaturiko musikaz baliaturik, argi beltzaz prestaturiko antzezlan bat aurkezten dizuegu. Antzerki beltzaren magia eta musika klasikoaren arteko uztardura egiten dugu antzezlan honetan, haurren ilusioa eta irudimena zabaldu nahian. Izan ere, urtaro bakoitzaren agerpena eta ezaugarriak azalduko dira, beti ere, argi beltzaren teknika erabiliz.

Antzezlan hau formatu ertainekoa da eta bere ezaugarriengatik baldintza berezi batzuk bete beharko dira, eta bereziki, iluntasunarena. Antzezteko teknika hau ez dago oso zabalduta Euskal Herrian zehar, baina aldiz, oso aproposa da haurrentzat, berari esker bi gauza ulertzera, identifikatzera eta sentitzera heldu ahal direlako: alde batetik, interpretatzeko era berezi eta original bat argi beltzaren bidez. Eta bestetik, musika klasikoak ematen dizkigun aukerak gure barnerarino sartzeko eta sentitzeko.

Era ezberdinateko pertsonaiak eta elementuak agertuko zaizkigu, beti ere, argi beltzaren magiaz inguraturik, espektakulu arina, dibertigarri eta berritzaile bat sortuz.

Beharrizan teknikoak:

  • Entxufe bi
  • Gela bat iluntzeko aukerak ematen dituena (iluntasun osoa lortu behar da)
  • Espazio eszenikoa: 3 metro X 3 metro, altuera 2,75 metro
  • Adina: 3 urtetik 8 urtera
Kontaktua

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search