dramatizazioa ikastetxeetan

Haurren hezkuntzaren prozesuan zehar era askotako gaiak landu egiten dira, ikastetxe bakoitzak zehazten dituen lehentasun eta edukietan oinarrituta. Hala ere, zenbaitetan, hainbat saiakera egiten badira ere, azkenean ez dira burutzen, bai pertsonal kualifikatu egokirik ez dagoelako, edota horretarako dedikazio nahikorik eman beharko lukeen pertsona ez delako topatzen.

Eta hori da, hain zuzen, antzerkigintzarekin gertatzen dena ikastetxe askotan, bigarren mailako edo gai marjinaltzat hartzen delarik. Aitzitik, inork ez du zalantzan jartzen zer nolako garrantzia daukan haurren garapenerako antzerkiaren bidez landu ahal diren atal ezberdinak: emozionalak, fisikoak, irudimenezkoak,….

Kurkuluxetan elkarteak hainbat ikastetxetan dramatizazioa ematen du eta hor 500 ume inguru ibiltzen dira antzerkia ikasten, bai “curriculum” barruan nola eskolaz kanpoko ekintza moduan ere.

Lehenik eta behin, esan beharra dago arlo hau dramatizazioa dela, alegia, garrantzitsuena ez da azken emaitza artistikoa, baizik eta ikasturtean zehar egingo duten bilakaera haien hezkuntzaren prozesuaren barnean eta norberaren pertsonalitatearen garapenean, betiere, antzerki ebolutiboaren teoria oinarritzat hartuta.

Helburuak:

  • Euskaraz bizitzea eta hizkuntza honetan sakontzea era naturalean
  • Dramatizazioaren ezagutza orokorra ikastea
  • Norberaren garapena bultzatzea: adierazpena, irudimena, sormena, espontaneitatea.
  • Norberaren pertsonalitatea eta mugak ezagutzea
  • Taldea eta norbera: harremanetan sakondu, arazoei irtenbidea ematen ikastea, komunikatzeko eta negoziatzeko ahalmena lantzea, autoestima eta besteen lana onartzea,
  • Gorputzaren mugimendu, komunikazio eta adierazpena lantzea bakarka eta lan taldean: arnasketa, keinuak, mintzaira
  • Ahotsa eta soinuak ezagutzea eta asmatzea

Edukiak:

  • Jolas dramatikoa
  • Rolak landu
  • Inprobisazio jolasak
  • Jolas kolektiboak
  • Testu laburren lanketa eta sormena
  • Atrezzo eta eszenografiaren hastapenak
  • Mozorrotze eta karakterizazioa; makilajea (teknika sinpleak), jantziak
  • Ahozko zein idatzizko testuen lanketa
  • Koreografiak
  • Soinu, erritmo eta adierazpen musikalari hurbildu
  • Arnasketa, erlajazioa, espazioa eta kokapena landu
  • Txotxongiloen teknikara hurbildu
  • Argi beltzaren antzerkiaren hastapenak
  • Eszenografia sinpleak ezagutu eta sortu

Azken helburua ez da aktore profesionalak sortzea, baizik eta, eszenatoki baten gainean eta publikoaren aurrean topatu ahal ditugun jarduera artistiko ezberdinez baliaturik, arte eszenikoen mundu zoragarri eta liluragarri hau haurren eskuetan ipini, interpretaziorako harrobia eta zaletasuna sortuz zenbait teknikaren bidez, haurrak protagonista aktibo bihurtzen direlarik.

Metodologia eta segimendua:

Antzerki eskolak, ikastetxearen ordutegi barruan garatuko lirateke (egunak zein orduak adostuta). Antzerkigintzaren kudeaketaren ardura “Kurkuluxetan” Arte Eszenikoen Eskolaren zuzendaritzapean dago, eta horretarako haur zein gazteentzako antzerki lanetan eskarmentua eduki duen eta une honetan daukan hainbat profesionalen partaidetza izango dugu, bai programazioetan zein eskoletan (Zirtaka antzerki taldeko kideak, Bilboko Kafe Antzokiko Antzerki eskolako testu egileak, interpreteak,….).

Aipaturiko helburuak burutzeko eta programazioa lantzeko, ikastetxe bakoitzeko eta ikasle bakoitzaren errealitatea kontuan hartuko da erritmo eta abiadura egokia lortu ahal izateko. Horretarako, ikastetxearen “kurrikuluma” , adin bakoitzari dagozkion trebetasunak hizkuntza arloan jorratu beharreko edukiak eta artistikoki egokiak diren ekinbideak uztartu egiten dira programazio egokia planteatzeko.

Hiru hilabetero informe bat betetzen da ikasle guztien segimendua egiteko.

Kontaktua

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search