1. ARDURADUNEN DATUAK

Kurkuluxetan Kultur Elkartearena da kurkuluxetan.eus webgunea eta beronen titularra da. Enpresaren egoitza helbide honetan dago: Done Bikendi 2, 5. solairua, 48001 Bilbo.

Kurkuluxetan Kultur Elkarteak, webgunearen arduraduna izanik, erabiltzaileen esku jartzen du honako dokumentua,  34/2002 Legean (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa), Europar Batasuneko (EB) 2016/679 (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, aurrerantzean DBEO) araudian eta gai honen inguruko gainerako araudietan ezarrikoa betetzeko.

Webgunera sartzen den pertsona orok erabiltzaile rola hartzen du bere gain, hemen ezarritako xedapenak eta aplikagarriak diren bestelako araudi guztiak betetzeko konpromisoa hartzen du.

Kurkuluxetan Kultur Elkarteak eskubidea gordetzen du webgune honetan erabilera-baldintzak eta edozein unetan aldatzeko, aurrez erabiltzaileei jakinarazi gabe. Nahikoa izango du webgunean lege-ohar hau aldatzea, beraz.

2. ERANTZUKIZUNA

Kurkuluxetan Kultur Elkarteak ezin du erabat bermatu webgunean argitaratzen dituen informazioen fidagarritasuna, erabilgarritasuna eta zehaztasuna. Bereziki, Kurkuluxetan Kultur Elkarteak ez du bermatuko eta ez du bere gain hartuko:

  • Webguneko edukien jarraitutasuna edo / eta webgunearen beraren eskuragarritasun eta jarraitutasun teknikoa;
  • Edukietan edo / eta produktuen ezaugarrietan errakuntzarik ez egotea;
  • Birusik edo bestelako osagai kaltegarririk ez egotea webgunean eta berau ostatatzen duen zerbitzarian;
  • Webgunea menderaezina izatea eta bertan hartzen diren segurtasun neurrien hutsezintasuna;
  • Webguneko edukiek, produktuek edo/eta zerbitzuek beti funtzionatzea;
  • Norbaitek, webguneko segurtasun sistemak urratuta edo Kurkuluxetan Kultur elkarteak webgunean ezarritako arauak urratuta, beste batzuei edo bere buruari kalteak eragitea;
  • Webgunearen edo bertan dauden estekak jarraituta bisitatu daitezkeen beste webguneen funtzionamendu faltak edo funtzionamendu txarrak eragindako beste edozein kalte.

Hala ere, Kurkuluxetan Kultur Elkarteak bere esku dauden neurri guztiak hartu eta hartuko ditu, bere ahalmenaren eta teknologiaren garapenaren arabera, webgunearen funtzionamendua bermatzeko eta bertan birusen edota bestelako osagai kaltegarrien presentzia eragozteko.

Kurkuluxetan Kultur Elkarteak ahaleginik handienak egiten ditu webguneko edukiak zuzenak izan daitezen, errakuntzarik gabeak, eta edozein unetan aldatzeko ahalmena gordetzen du. Kurkuluxetan Kultur Elkarteak ez du ardurarik hartuko hirugarren batzuek emandako edukietan errakuntzak egonez gero.

3. WEBGUNERA SARTZEA

Erabiltzaileek irekia eta doakoa dute webgunerako sarbidea eta nabigazioa, erregistratutako erabiltzaileentzako edukietara salbu. Zenbait produktu edo zerbitzu erosi edo kontratatzeko, erabiltzaileak webgunean erregistratu beharko du bere izen-abizenekin. Bere ardura izango da datu horiek egiazkoak eta legezkoak izatea, izen-emate formularioetan sartuko dituen datu guztien zuzentasuna bermatuz. Izen-emate horietan aplikatuko dira Pribatutasun-politikan zein Zehaztapen eta Baldintza Orokorretan ezarritako baldintzak.

4. HIRUGARRENEN WEBGUNEAK

Honako lege-oharrak ez ditu hirugarren baten praktikak erregulatzen pribatutasunari, datuen babesari edo beste ezein alderdi edo ezaugarriri dagokionez.

Ez gara erantzule eta ez dugu gure gain ardurarik hartzen hirugarren batzuek datuak jaso, erabili eta hedatzeko izan ditzaketen politika eta praktikengatik. Honek bere baitan hartzen ditu Facebook, Apple, Google Microsoft, RIM eta beste edozein aplikazio garatzaile, aplikazio hornitzaile, sare sozial plataforma hornitzaile, sistema eragile hornitzaile eta gailu egile. Ez da gure ardura eta ez dugu gure gain hartuko erabiltzaileak beste erakunde batzuetara zabaldu litzakeen datu pertsonalengatik aipatutako hirugarrenen bidez.

5. DATU PERTSONALEN BABESA

Webgune honi lotutako datu pertsonalek Europar Batasuneko (UE) 2016/679 (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) araudian eta gai honen inguruko gainerako araudietan ezarritakoa betetzen dute. Informazio gehiagorako, ikus gure Pribatutasun-politika.

6. JABEGO INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA

Jabego intelektual, industrial eta irudiaren jabetzari dagokionez (besteak beste, testuak, diseinu grafikoak, marrazkiak, kodeak, softwarea, argazkiak, bideoak, audioak, datu-baseak, aurkibideak, irudiak, markak, logotipoak, leloak, informazioak eta, oro har, Espainiako legediak eta nazioarteko itunek babestutako edozein sorkuntza), Kurkuluxetan Kultur Elkartea horien jabe da edo lortu ditu bakoitzari dagozkion lizentzia edo baimenak webguneko edukietan ageri diren edukiak erabiltzeko.

Webguneko sarbide eta nabigazio libreko edukietan Kurkuluxetan Kultur Elkarteak sortutakoak direnak Kurkuluxetan Kultur Elkartearen jabetzakoak dira, eta beronek edukiok kopiatu, lan eratorriak egin eta kopiatzeko aukera ematen du Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-NC-SA 4.0) lizentziaren arabera. Baimen hori baliatuta, erabiltzaileak, berariazko baimenik eskatu gabe lan horiek kopiatu, lan eratorriak sortu, banatu eta jendaurrean komunikatu ahal izango ditu, honako baldintza hauek betez gero:

  • Aitortu — Erabiltzaileak edukien aitortza berariaz aitortu beharko du, kopiaren edo eratorritako lanaren ondoan honakoa adieraziz: “Jatorria: www.kurkuluxetan.eus”.
  • EzKomertziala — Lan baimendunak kopiatu, banatu eta jendearen esku jarri ahal izango dira, haien erabilera merkataritzakoa ez den bitartean. Ondorenez, lan baimendunak erabiltzeagatik ezin da, ez zuzenean ez zeharka, merkataritzako onurarik lortu, ezta diruzko kontraprestaziorik ere, halakoen izaera edozein dela.
  • PartekatuBerdin — Jatorrizko lanak aldarazi eta banatzeko zein baimen eta baldintza bete, eta horiek beroriek bete beharko dira lan baimendunak aldarazi eta banatzeko. Gainera, formatu elektronikoa bada, gure webguneari egingo zaion aipamenean honako URLra lotura jarri beharko da: https://www.kurkuluxetan.eus .

Informazio gehiago: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-NC-SA 4.0) lizentziaren testu legal osoa.

Erreprodukzioa, kopia, lan eratorriak eta partekatzea bestelako baldintza batzuekin lortu nahi izanez gero, erabiltzaileak berariazko baimen idatzia eskatu beharko dio Kurkuluxetan Kultur Elkarteari eta hark idatziz eman beharko dio berariazko baimen hori, adostutako baldintzak zehaztuta.

Webguneko sarbide murriztuko edukietan, hau da, erregistratutako erabiltzaileentzat direnetan eta, hortaz, arestian aipatutako Creative Commons lizentziatik at geratzen direnetan, eduki horien sarbide, erreprodukzio eta kopia eskubideak eduki horietako bakoitzaren lizentziak arautuko ditu. Ezein momentutan, bakoitzaren jabeen berariazko baimena eskuratu ezean, erabiltzaileak ez du izango webgunean agertu arren Kurkuluxetan Kultur Elkartearenak edo hirugarren batzuenak diren eduki horiek beste nonbait erabiltzeko eskubiderik.

Era berean, ez dago baimenduta ekiditea edo manipulatzea egile eskubideen oharra (“copyright”), Creative Commons lizentzia, ezta edukiek atxikita duten titulartasunari buruzko beste ezein aipamen, ez eta babes neurri edo gailu teknikoak, hatz digitalak edo beraietan egon daitekeen beste edozein idenfitikazio edo informazio mekanismo.

Erregistratutako izen eta marka komertzialei, logotipoei edo beste ezaugarriei aipamen egiteak, Kurkuluxetan Kultur Elkartearenak edo beste hirugarren enpresa batzuenak badira ere, berarekin dakar debekua, titularren berariazko onespena eduki ezean. Webgunera sartze edo erabiltze hutsagatik ez du erabiltzaileak izango ezein momentutan legeak babestutako marka, logotipo eta/edo beste ezaugarrien gaineko inolako eskubiderik.

7. APLIKATU BEHARREKO LEGERIA ETA JURISDIKZIOA

Webgune honen eta bere jardunaren inguruko desadostasun eta auzi guztiak ebazteko, Kurkuluxetan Kultur Elkarteak egoitza duen Bilbon indarrean dagoen legedia aplikatuko da. Alderdi guztiek berariaz onartzen dute hori eta, beraz, webgunearen jardunaren eta erabileraren inguruko auzi guztiak ebazteko eskumena Bilboko epaitegi eta auzitegiek izango dute.

 

Lege-oharraren bertsioa: 2018/07/04

Kontaktua

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search