Astelehenero eta asteartero umeek asko gozatzen dute antzerki tailerrean. Ikastaroaren helburua ez da aktoreak sortzea baizik eta antzezpenaren gozamena bilatzea, atseginez eszenatokiaren gainean antzeztea. Kurtsoan zehar gai asko lantzen dira: interpretazioa, ahotsa, mugimendua,  txotxongiloak egitea, sormena,… Horretarako jolas mota ezberdinak erabiltzen dira:

  • Hitzik gabekoak (Pertzepzioa, psikomotrizitatea, objektuak manipulatzea eta espontaneitatea,..)
  • Hitzezko jolasak: Helburua mintzamena sustatzea da dramatizazioaren bidez
  • Adierazpen dramatikoaren ariketak
  • Berotzeko eta desinhibitzeko jokoak (erlaxazioa, arnasketak)
  • Sozializazio-jolasak taldea trinkatzeko zenbait lanabes erabiliz: jolas esntsorialak, kolektiboak, etab…
  • Espazioa kontrolatzeko jolasak; baita gure mugen nahiz eta ahalmenen kontzientzia gureganatzeko jolas dramatikoak ere.
  • Inprobisazioa lantzeko jolasak (bat-bateko hitzezko antzezpenak, keinuen bidez eta objektuekin edo objekturik gabe)
  • Jolas musikalak: Erritmoa, mugimendua eta psikomotrizitatea kanduko ditugu zenbait musika tresna edota bestelako elementu ezberdinak eta birziklatuak erabiliz.
  • Adierazpen plastikoko jarduerak: Jantzi, mozorro eta hainbat atrezzo erabiliz.

Kurtso bukaeran,Kafe antzokian ospatzen ohi diren TOPAKETETAN , urtean zehar ikasitako eta landutakoa publiko aurrean aurkezteko beta izango dugu. Euskeraz mintzatzeko eta bizitzeko topagune naturala.

Ondo pasatu nahi baduzu, etor zaitez gurekin antzerki egitera!!

STOP MOTION

Kontaktua

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search