Dramatizazioa: Pertsonaren formakuntzan daukan garrantzia

Gaur egun Dramatizazioari buruz hitz egiten dugunean Heziketari buruz ere hitz egin beharko genuke eta oso jakitun izan beharkogenukepertsona gisa ekartzen diguna.

Lehenik eta behin aipatu beharra dago arlo artistikoan eta hain zuzen dramatizazioaren tekniken ezagutzan zer nolako ekarpena jasotzen dugun. Hain zuzen, eszenatoki baten gainean aurkitzen garenean aktore papera betez; edota ikusle gisa aritzen garenean zelako jokabidea mantendu behar dugun. Azken finean, dramatizazioan denok parte hartzen baitugu, bai eszenatokian aurkitzen direnak nola besaulkietan eserita aurkitzen direnak ere.

Bigarrena, sakonagoa da; komunikatzeko, sortzeko eta adierazteko gaitasunak lantzen direlako. Alegia, norberak bere barnean dauzkan ideiak, pentsamenduak eta ekimenak plazaratzeko eta jakinarazteko ezinbesteko lanabesa da dramatizazioa. Era natural eta dinamiko batean trebetasun hauek eta beraien inguruan egon daitezkeen zeharkako beste batzuk lantzen eta jorratzen dira, eguneroko bizitzarako oso lagungarriak suertatzen direlarik.

Eta Hirugarrena, eta inportanteena, giza baloreetan heztea. Dramatizazioaren bidez taldean lan egitearen garrantziaz konturatzen gara, ardurak hartzen eta betetzen ikasten dugu, aniztasuna eta ondokoa errespetatzen ikasten dugu, elkar lanean aritzeko oihutura hartzen dugu proiektuak besteekin aurrera eraman ahal izateko, kritiko eta autokritiko izaten hazten garaperspektiba zabal bat izan dezagun… eta beste hainbat balore ezinbestekoak direnak bizitzeko, ezinbestekoak direnak gure heziketarako eta ezinbestekoak direnak pertsona gisa aritzeko.Giza Baloreak gutxiesten diren mundu honetan, guk mundu justu eta solidarioago baten aldeko postura egin nahi dugu.

Eta jakina, hau guztia testuinguru zehatz eta kultural batean murgildurik, hau da, Euskal Herriko tradizio kultural eta sorkuntzatik bideratuta, euskara, haur eta gazteak gure etorkizunerako oinarrizko zutabeak direlarik.

Rita Naveira

Recent Posts
Kontaktua

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search

koldoalaitz