Bazen behin…

Irudimena lantzeko, amets egiteko, historio berriak ezagutzeko… Horretarako balio dute ipuinek. Eta hau guztia gertatzeko gure artean ditugun ipuin kontalariak izendatu nahi ditut.

Ipuin kontalariak esaten dudanean, ohean umearen ondoan liburu bat esku artean jesartzen diren aita, ama edo aitite esan nahi dut.baina amaiera ezberdina goizero.

Behin txikia izan nintzen eta gauero nire aitak ipuin berdina irakurtzen zidan izara artean, baina amaiera ez zidan irakurtzen, ipuinaren amaiera heltzen zenean lokartuta nengoen. Momentu horretan istorio horren amaiera nire ametsetan sortzen zen eta hurrengo goizean urduri altxatzen nintzen ohetik aitari ipuinaren amaiera kontatzeko. Ipuin berdina gauero baina amaiera ezberdina goizero.

Energiaz beteriko iturriak dira ipuinak, eta poztasunez beteriko iturriak gure artean ditugun ipuin kontalariak.

Estitxu Morales Osa

Recent Posts
Kontaktua

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search

izaskunkoldo