Pailazoa

Askotan, lagunen artean “hori pailazo hutsa da” esaldia entzun ohi dugu. Hitz hori oso barregarria den norbait deskribitzeko edo oso desatsegin edota lerdoa den norbait deskribitzeko erabiltzen da. Baina nire ustez pailazo hitza askoz gehiago da. Alde batetik, antzerki munduan pailazoaren lekua aurkitu dugula esan ahal da. Grezian, Txinan, Erroman, askotan comedia dell’arterekin harremanatu da eta betidanik jendeari barre eragiten dion pertsonaia izan da. Guztiok buruan pailazoaren irudia daukagu, hau da, zapata handiak, peluka koloretsua, arropa handia, koloreetako kapela eta sudur gorria nola ez! ( Batzuetan luze luzea pailazoa oso azkarra bada edo motz-motza eta borobiltsua oso inozoa denean).

Gogoratu askok sudur gorri hori antzerkiko maskararik txikiena dela esaten dute.  Eta honekin…
Beste alde batetik,  esamoldera iritsi gara! Maskara hitza aipatu dugu lehenago, baina sudur hori maskara bat da? Hots, gure barneko gauza aparte bat da? Gure benetako izaera ezkutatzeko balio du? Edo, pailazoa hasieratik pailazoa da? Hau da, ez du antzerkirik egiten?.

Pailazoak pertsona baten emozioetatik lan egiten du, beraz, hor ez dago antzerkirik benetako emozioak islatzen direlako; umeek egiten dutena horixe bera pailazoa izatea da, inozotasunetik munduari begira egotea da. Gure barneko emozioak, sentimenduak adieraztea da, belsurrik gabe. Horregatik nik pailazo ikastaroak onuragarriak direla uste dut. Eta ez bakarrik antzerki munduan dagoen jendearentzat besteentzat ere onuragarriak eta osasungarriak dira. Beraz anima zaitez eta pailazoa izan inolako beldurrik gabe!

Izaskun Gabiña

Recent Posts
Kontaktua

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search

estitxu