Umeak eta animaliak

Alfred Hitchcock zinemagile handiak zeharo argi adierazi zigun: “ Ez egin lanik ume edo animaliekin! ”.

Aspaldian entzun nuen esaera xelebrea, edo hobeto esanda, Alfredek esan omen zuela.

Irrati batean lan egiten dudanez ez nuen uste horrelako tranpa batean erortzeko arriskurik izango nuela, badakizue Bilbo Hiria irratia euskara eta eukal kulturari begira dagoen irratia da, eta bertan animaliek ez dute lekurik, besteak beste ez dakitelako euskaraz, gainera zer garrantzi eduki lezake animalia baten ir(r)i(n)tziak.

Eta ez bada oso noizbehinka konbidatu gisa edo, umeek ere ezin dute leku handirik eduki gurea bezalako irrati serio batean, ondo dakigulako umeak ez direla pertsona serioak.

Orduan, nola bukatu dut nik “Ane Monna, Oskola eta Karramarroi” itsasotik etorritako animaliatxo, baina aldi berean ume bihurri, bizi, olgati, euskaldun eta surrealistekin?.

Zertan nabil ni, ume-animalia eta marrazki bizidunek diruditen lankide hauekin?

Saioa hasi eta segituan, arrapaladan, lagun zein eskola edota familiko kontuak ekarriko dizkigute, beraien arazo txikiak edota amets handien partaide bihurtuko gaituzte eta beti izango da tartea kantu eta jolaserako edo imajinazioa piztuko digun ipuin eder bat entzuteko patata tortilla jatera joan baino lehen.

Eta hori dena euskaraz, badakizue ume eta animaliekin erabiltzen den hizkuntza hori.

Alfredek arrazoi zuen :“ Ez egin lanik ume edo animaliekin! ”.

Umeekin lan egitea baino hobe da jolastu, ikasi, bizi eta batez ere gozatzen saiatzea. Eta animaliekin ere bai.

Josu Zabala

Recent Posts
Kontaktua

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search

Joserra Gutierrez