Bestelako mundua posiblea da… antzerkian

Bestelako mundua posiblea da antzerkigintzan. Hauxe berehala ikasten dute umeek antzerki ikusten dutenean. Euren begiak mundu desberdinetara irekitzen dira, errealitatearekin zer ikusirik ez dutenetara eta batzuetan berdin berdinak direnetara. Helduok gure bizitzari buruzko istorioak konta diezazkiegu baita euren bizitzei buruzkoak ere. Orduan umeen buruan galderak sortzen dira.

Baina, zer gertatzen da umea bera antzezlaria denean? Ikusle ez ezik, errealitatearen interpretatzaile ere bihurtzen da eta bizitzaren begirada anitzak daudela jabetzen da. Bere pertsonaia ikusteko era adierazten du. Beste bizitza bati bizitza ematen dio. Bestearen paperan jartzen da.

Eta, zer gertatuko litzateke umea, gainera, antzezlanaren egilea balitz? Erakusten diguten errealitatea zabalagoa dela eta bere mundua eraiki dezakeela konturatuko litzateke. Berarentzat mundu berri bat, baita gainerakoentzat ere. Mugak eta oztopoak desagertzen dira. Ezinezkoa dena errealitate bihurtzen da, eta bestelako mundua posiblea delako ideia sortu ez ezik, bestelako mundu bat beharrezkoa dela barneratu ere egiten du umeak.

Joserra Gutierrez

Recent Posts
Kontaktua

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search

Musikantzerkilariajosu