Itsaso

Apirilak 20 joan ginen urtero moduan Bilboko Kafe Antzokira musika topaketetan parte hartzera. Orain dela 11 urte iada hasi ginen parte hartzen eta gaur egun garai hartako ilusio eta gogo berberaz prestatzen dugu guretzat den ezinbesteko zita. Bai, ezinbestekoa da. Pasatu be ez zaigu egiten burutik ez joatea. Zergatik? Hasteko, leku zoragarria delako, eszenatokia, eszenatokira doazen eskilarak, jesarleku modernoak, taberna bera… Denak ematen dio xarma berezi hori. Jarraitzeko, ez delako musika lehiaketa, musika topaketa baizik, musika erakusketa. Hau prestatzeko ikasle eta irakasleok kriston gogoa jartzen dugu beti egitarau polita eta egokia bilatzen, entseguak egiten… Eta benetan eskertzekoa da gaur egungo konpetitibitate mailatik at aukeraren bat eukitzea musika jendeari eskeintzeko eta musikaz gozatzeko. Honekin lotuta esan behar dut guretzat oso aberasgarria dela beste partaideen abestiez ikastea eta gozatzea modu eroso eta lasaian. Askotan giro ederra suertatu dapartaide guztion artean eta primeran pasatu dugu! Zer esan jasotzen ditugun opariei buruz! Esku lan finak eta originalak, ohizko garaikurrekin inolako zerikusia dituztenak…Zorionez! Eta bukatzeko, nik neuk beti daukat buruan urteotan aurkezle gisa ibili den Xabier Monasterio, bere ahots goxo eta sakonaz deitzen zigunean eszenatokira igotzeko…Azken topaketetan aldiz, Koldo Zelestinoren ahots garaia, antzerkiko berbak eta keinuak lagunduta izan da eszenatokira deitu diguna… Ahots eta modu ezberdinez baina biok mezu berbera bihotzean: “Abesten duen herria ez da inoiz hilko”. Bilboko Kafe Antzokiko musika topaketak: ezinbestekozita. Horrela izan dadila betiko.

Itsaso

Recent Posts
Kontaktua

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search

koldoMusikantzerkilaria