XXIII HAUR ANTZERKI TOPAKETAK
Lumak, koroiak, ezpatak, hegoak, adarrak, horiek guztiak, Kafe Antzokiko eszenatokiaren gainean ikusiko ditugu XXIII. Haur Antzerki Topaketetan eta umeak, noski! Baina ez dira ume arruntak, deabruak, piratak, aingeruak, erregeak baita lapurrak ere badira. Baina ez daude bakarrik, haien gurasoak, aiton-amonak baita beraien izeko osabak ere badaude. Publikoan daude jesarrita eta esan behar da haien presentzia ezinbestekoa dela antzerkia ez delako ezer publikorik gabe. Ez da inor falta haien irakasleak ere hurbiltzen direlako antzerki mundu honetan parte hartzeko; aktoreak eta publikoa, publikoa eta aktoreak betiko eta betirako bikotea.
Urduritasuna nabaritzen da, azkarrago hitz egiten dugu, baina amaieran primeran pasatzen dugu urte osoko lana plazaratzen dugulako.