XXII. HAUR MUSIKA TOPAKETAK
Urtero Kurkuluxetan Kultur Elkarteak antolatutako Haur Musika topaketak oso arrakastatsuak dira. Alde batetik, haurrek erakutsitako maila artistikoa bikaina delako, eta bestetik, publikoaren presentziari esker aretoa beteta egoten delako. Aurten, apirilaren azken astean XXII. edizioan Bilboko Kafe Antzokian ospatuko da. Apirilaren 25ean, arratsaldeko 18etan Arrankudiagako eta Arratiako Musika eskolako ikasleek ikasitako guztia oholtzara igoko dute. Asteartean Arrigorriagako Artizarra Musikaltegiak eta Eingo taldeak egindako musikaz gozatuko dugu. Anima zaitez!
Recent Posts