OLENTZERO JAIA 2019

 

Eguberrien aurretik, eta Olentzero eta Mari Domingiren oparien zain geundela, datorren abenduaren 22an “Olentzero jaia” ospatuko dugu Bilboko Kafe Antzokian. Gabonak ate joka dabiltza eta horrekin batera, haur eta helduentzako egun bereziak iristen dira.

Hau dela eta, jai erraldoia prestatu dugu “Kurkuluxetan” elkarteak eta “Zaparrada” haur-konpartsak. Ospakizun honen helburua haurrek eta haien gurasoek une dibertigarri eta gozoa pasatzea da, gure tradizioan agertzen diren pertsonaiekin batera: Mari Domingin, Galtzagorriak, Olentzero….

 

 

Jaia datorren igandean arratsaldeko 17:30ean hasiko da eta adin guztietako haurrei zabalduta dago. Egitaraua honako hau izango da:
“OLENTZERORI ZER GERTATZEN ZAIO?” Zirtaka antzerki-taldearekin
“ERLI” PAILASOA

“MUGI ZAITEZ” Disko Festa
TXOKOLATADA
Bertan hainbat sorpresa egongo dira eta haurrek Mari Domingi eta Olentzerorentzako gutuna ekartzeko aukera izango dute. Sarrerak 5 eurotan salduko dira egun berean eta gonbidapena luzatzen zaie haurrei baserritarrez jantzita etor daitezen.

AURRESALMENTA:

“GABRIEL ARESTI” EUSKALTEGIAN
DONE BIKENDI, 2-4.
EDO: EGUN BEREAN 30 MIN. LEHENAGO

Recent Posts
Kontaktua

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search