Zaparrada haur konpartsaren egitaraua Aste Nagusian
Udako oporrak atzean utzita eta kurtso berriak ekarriko duenaren zain irrikitan gaude.
Lehenengo eta behin, aipatu behar dugu aurtengo Aste Nagusiaren arrakasta mundiala: Pregoi eguna, Disko-dantza, ipuin kontalariak, sukaldaritza tailerra, kalejira, bazkaria… Zorionak bertan lanean egon zinetenak (aitite-amama, guraso, haurrak eta gazteak) eta bertara hurbildu zinetenak. Zorionak guztiei..!!! Hona hemen jaietan ateratako zenbait argazkiren bilduma.
ABUZTUAK 21(IGANDEA): KALEJIRA
ABUZTUAK 22(ASTELEHENA): BEHINOLA IPUIN KONTALARIAK
Amonaren sutondoko ipuinek liluratzen gaituzte…eta txokolatezko batidoek zoratzen gaituzte!!!

OGI TAILERRA
ABUZTUAK 25(OSTEGUNA): SOINU TAILERRA
Jai guztietan musika dagoenez, guk gure musika tresna egiten ibili ginen..orain jotzen ikasi beharko dugu…
ABUZTUAK 26(OSTIRALA): BAZKARIA ETA DISKO FESTA
Dantza eta salto egin aurretik indarrak hartu behar dira. Eta zer hobeto, bazkari eder bat baino?
Recent Posts





















