Kurkuluxetan elkartea kubako ICAIC-en egoitzan
Ekainaren amaieran “Kurkuluxetan” elkarteko kide bi Kubako ICAIC (Instituto Cubano de Arte e Industria Cinematográfica)-eko idazkaria den Arlene Comasekin bildu ziren harreman estutu nahian eta ekoiztutako filmak aurkezteko, alegia, haur kubatar eta euskaldunek egindako “Keinuka mugaz gaindi” eta Venezuelan grabatutako “Dena ez da futbola”. ICAIC-en aldetik konpromisoa hartu zuten bi film pedagogiko hauek zabaltzeko Kubako zenbait jaialditan, haurrentzako oso onuragarriak izango direlakoan, bai beraien eduki artistikoengatik nola film hauek islatzen dituzten giza balioei buruzko edukiengatik.