XVI. Haur Antzerki Topaketak

Poliki poliki urtea aurrera joan da eta konturatu gabe berriro hemen gaude, Kafe Antzokiko eszenatokiaren gainean. Haur eta gazte antzerki topaketak heldu dira!
Lumak, koroiak, ezpatak, hegoak, adarrak, horiek guztiak ikusten ari gara egun hauetan eta umeak, noski! Baina ez dira ume arruntak, deabruak, piratak, aingeruak, erregeak baita lapurrak ere badira. Fokoen argiari esker eta magia apur batekin gure eguneroko ume horiek, kaleetatik ikusten ditugunak edota klaseetan formal formal daudenak errege bihurtu dira. Baina ez daude bakarrik, haien gurasoak, aiton-amonak baita beraien izeko osabak ere badaude. Publikoan daude jesarrita eta esan behar da haien presentzia ezinbestekoa dela antzerkia ez delako ezer publikorik gabe. Ez da inor falta haien irakasleak ere hurbiltzen direlako antzerki mundu honetan parte hartzeko; aktoreak eta publikoa, publikoa eta aktoreak betiko eta betirako bikotea.
Urduritasuna nabaritzen da, azkarrago hitz egiten dugu, baina amaieran primeran pasatzen dugu urte osoko lana plazaratzen dugulako. Eta argi dago: hurrengo kurtsoan ere hementxe egongo gara ilusioz beterik!

Recent Posts
Kontaktua

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search

Hator, hator Olentzaro badatordramatizazioa-hezkuntza-sisteman