“Guantanamera”

Guantanamera…

 Mugitu zure gerria
aska ezazu gorputza;
burua, ankak, besoak
ta baita zure ipurdia,
guretzat doinu hau baita
erabat zoragarria.

Guantanamera…

Munduko neska-mutilak
kolore askotakoak dira,
arraza, hizkuntza eta
kultura oso anitzak,
berberak izan ez arren
denok berdinak baitira

“UKA,UKA”

Kaixo lagun, jaso ezazu, gu guztion agurra;
lurra handia izan arren, gu handiagoak gara;
elkar ditzagun besoak, anai gaitezen denak,
norberaren nortasunaz, adiskideak baikara.

Hemendik mundura goaz, mundutik hona datoz,
hegazkinez, oinez eta batzuetan ere astoz,
elkarrekin jolasteko beti jartzen gara ados,
gure nahiak burutzeko zu zeu ere bazatoz.

Uka,uka, … keinuka
Uka, uka,…. musuka
Uka, uka,… keinuka
Gure nahiak burutzekoz u zeu ere bazatoz.

Herri xumeek diraute, kolorez horniturik,
haurrak kantari baikaude, bihotzak alaiturik,
irribarrez diotsogu, entzun nahi duenari,
ez gaituela bananduko, ez muga ta itsasorik.

Altxa dezagun guztiok begirada eguzkira
irudikatu ditzagun ametsak zure erara,
maitasunezko irriaz, so eginez begietara,
keinu bat bidaltzen dizut laguntxoa baitzara.

Uka,uka, … keinuka
Uka, uka,…. musuka
Uka, uka,… keinuka
Gure nahiak burutzeko zu zeu ere bazatoz.

Kontaktua

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search