SAIO BERRIAREN ESTREINALDIA: TXINTXETA, TXORROSKILO ETA BORRAGOMA, MINISTRO PISTO

Oraingoan, gure hiru pailazoak, “Txintxeta, Txorroskiloa eta Borragoma” abentura garrantzitsu batean murgilduko dira: munduko gerra guztiak amaitzea. Horretarako, munduko ministroa, munduko ministro boteretsu eta gorena haien jatetxera gonbidatuko
dute gerra guztiak gelditu behar dituela konbentzitzeko, baina… Ai ene!!! Pailazoak oso urduri daude eta hainbat buruhauste, hanka-sartze eta iskanbila sortuko dira; Hori bai! algaraz eta barrez lehertuta. Lortuko dute?

Hori jakiteko hurbildu Bilboko Kafe Antzokira, Apirilaren 26an, arratsaldeko 17:30ean abestiz hornituriko antzezlan dibertigarri eta koloretsu honetaz gozatzera!

Recent Posts
Kontaktua

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search