TXINTXETA, KLIPA ETA TXORROSKILO, ATXIS!
Gure pailazoek oporretara joan nahi zuten baina Klipa pailazoa gaixotu egin da. Ai ene! Atxis! eta Atxis! dabil egun osoan. Txintxeta Doktoreari deituko diote eta bere laborategi fantastikoan hainbat esperimentu, ukendu eta botika egiten saiatu arren dena alderantziz aterako zaio eta zoramena izango da.
Etorri Bilboko Kafe Antzokira, Azaroaren 12an, arratsaldeko 17:30ean musika, abesti eta txantxaz betetako ikuskizun honetan pailazoekin barre egitera… sudurra gorri bihurtu arte!
Recent Posts