GABON JAIAK 2019: KURKULUXETAN ETA KUKUKE
Urtea amaitzear dago, ugarri disfrutatu dugu eta ospatzeko KURKULUXETAN KULTUR ELKARTEAk abenduaren 16an jai bat antolatuko du. Irakasleok, gurasoak eta ikasleak dantzan ipiniko ditugu, sorpresa ugari egongo dira eta jolastu ostean askari batez gozatuko dugu. Ondo pasa oporretan eta datorren urtera arte!
Beste aldetik, urtero bezala, Gabonak ospatzeko KUKUKE ANTZERKI ESKOLAK eta TXIMINTX EUSKERA ELKARTEAK GABON JAI bat antolatuko dute abenduaren 17an arratsaldeko 18:00etan Derioko Kultur Birikan.
Jai horretan ZIRTAKA taldeak OLENTZERORI …ZER GERTATZEN ZAIO? antzezlana egingo dute eta KUKUKEko ikasleek emanaldi txiki bat aurkeztuko dute.