ELKARLANEAN KOLONBIAKO LAGUNEKIN
Orain dela bi urte baino gehiago Kolonbiako gobernua eta FARC-EP-en arteko Azken Hitzarmena sinatu zutenetik hainbat urrats eman dira arlo ezberdinetan, horietariko bat, hezkuntza izan delarik. Hala ere, 0 urtetik 6 urtera arteko tartean hutsune inportante bat dutenez, 6 lagun kolonbiar etorri dira Euskal Herrira (haien artean 3 gerrillari ohi) formazioa eta informazioa jasotzera, gero beraien komunitatean garatzeko, esperientzia piloto gisa; eta ondoren Kolonbiako 26 zonaldetara zabaltzeko asmoz. Egitasmo honetan, Euskal Herriko “Kurkuluxetan” Kultur Elkartea eta “HIK-HASI” aldizkari pedagogikoarekin batera, Katalunya eta Italiako zenbait erakunde ere parte hartzen ari da. Apirilaren 1etik 15era emakumeak protagonista diren ekimen hau prestatzeko eta garatzeko hainbat ikastetxe eta toki erreferentzial bisitatu eta ezagutuko dituzte: Usurbil,Hernani, Oiartzun, Igorre, Artea eta Lekeitioko zenbait ikastola eta ikastetxe, San Frantziskoko haur eskola, Bilboko Kafe Antzokia,..eta bide batez hainbat elkarrizketa eta hitzaldi eskainiko dizkgute bertoko egoera ezagutzeko eta bi Herrien arteko harremana estutzeko.