“Azken arnasa arte” filma biran Euskal Herritik
Rita Naveira eta Koldo Zelestino izan dira “Azken arnasa arte” film laburraren egile zuzenak, baina Kurkuluxetan elkartearen babesa izan dute atzetik. Kafe Antzokiak gidatutako kultur egitasmoaren barruan, haur eta gazteei zuzendutako edukien ekoizpenaz arduratzen da taldea, eta beste bost film labur aurkeztu ditu lehenago.
Ikus-entzunezkoa nagusien duintasun eta kemenari gorazarre egiten dion film laburra da. Euskal presoen senitarteko adinekoen egoera azalera ekarri nahi duen proiektua da, eta Euskal Herriko zenbait txokotara helduko da datozen hilabeteetan egingo duten aurkezpen bira bati esker.
Hona hemen biraren egutegia:


