“AZKEN ARNASA ARTE” IKUSTEKO BIGARREN AUKERA
Gaur, Bilboko estrenaldi arrakastatsuaren ostean, Etxerat Elkarteak Hernanin aurkeztuko du ‘Azken arnasa arte. Gure nagusien duintasun eta kemenari gorazarrea’ laburmetraia.
«Euskal preso politikoen dispertsioaren legediak dakarren drama» gizarteari azaltzeko asmoz ekoitzi du Kurkuluxetan Kultur Elkarteak Azken arnasa arte. Gure nagusien duintasun eta kemenari gorazarrea laburmetraia. 22 minutuko proiekzioa da, eta Pakito Lujanbioren ama Ramoni Galdeano da protagonistetako bat.
Laburmetraiak hiru istorio kontatzen ditu: aurrenekoa, Ramoni Galdeanorena, Pakito Lujanbioren amarena; bigarrena, Jose Angel Aramendirena; eta hirugarrena, Lurdesena, Itziar Ituñoren amarena
http://www.kronika.eus/albisteak/hernani/albistea/2018/10/12/e8d1bfe772083/lepo-bete-zen-biteri-azken-arnasa-arte-estreinatzeko/
http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2018/10/11/rita-naveira-momentu-honetan-nagusiak-dira-protagonismoa-hartzen-ari-direnak/




