UDALEKUAK 2018

 

ANTZERKI UDALEKUAK UDAN

6 urtetik 12 urtera bitarteko haurrei zuzenduta daude antzerki udalekuak. Antzerkia oso aproposa da gaztetxoek euskaraz komunikatzeko, sentimenduak eta nahi duten guztia adierazteko, eta mundu horrek eskaintzen digun aukera-sorta oparoa erakusten diegu. Euskaraz eta ederto pasatuz. Ondorengo ekintzak jartzen dira praktikan udaleku honetan:

  • Antzez-jolasak
  • Mozorratze eta makillajea
  • Txotxongilo antzezlanak
  • Lip dub-a eta gidoiak sortzea

Horrez gain, jarduera, jolas eta eskulanak. Bazkaria Kafe Antzokian, aukeran.

 

KARAKTERIZAZIO TAILERRA UDAN

Antzerki munduan karakterizazioa oso garrantzitsua da, eta tailer honetan 12 eta 16 urte bitarteko gazteek horrekin lotutako hainbat kontu ikasi ahalko dituzte uda honetan, Bilbo erdian eta euskara hutsez: makillaje artistikoa, tatuaje sorkuntza eta teknika desberdinak, mozorroak…

 

IKUS-ENTZUNEZKO TAILERRA UDAN

Ikus-entzunezko mundua oso zabala eta erakargarria da, eta 12 eta 16 urte bitarteko gazteek hobeto ezagutzeko aukera izango dute tailer honetan, teorian eta praktikan. Jarduera hauek landuko dituzte:

  • Argazki- eta bideo-kameraren erabilera
  • Irudiaren oinarrizko ezagutza eta hainbat grabazio teknika
  • Argazki eta bideo laburren sorkuntza
  • Edizioa

Informazio gehiago

 

Recent Posts
Kontaktua

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search

ZAPARRADA LOGOA