XVIII HAUR ANTZERKI TOPAKETAK

Jadanik hamazortzi urte pasatu dira lehenengo Haur Antzerki Topaketak ospatu genituenetik eta esperientzia aberasgarria honen bidez ehunka haurrek egindako antzerki saioak ikusteko aukera izan dugu.

Ileordeak, lumak, koroiak, ezpatak, hegoak, adarrak, horiek guztiak, Kafe Antzokiko eszenatokiaren gainean ikusi ditugu egun honetan eta umeak, noski! Baina ez dira ume arruntak, zoroak, zonbiak, piratak, sorginak, erregeak baita lapurrak ere badira. Fokuen argiari esker eta magia apur batekin gure eguneroko ume horiek, kaleetatik ikusten ditugunak edota klaseetan formal formal daudenak errege bihurtu dira. Baina ez dira bakarrik egon, haien gurasoak, aiton-amonak baita beraien izeko osabak ere egon dira. Publikoan egon dira jesarrita eta esan behar da haien presentzia ezinbestekoa izan dela antzerkia ez delako ezer publikorik gabe. Ez da inor falta haien irakasleak ere hurbildu direlako antzerki mundu honetan parte hartzeko; aktoreak eta publikoa, publikoa eta aktoreak betiko eta betirako bikotea.

 

Recent Posts
Kontaktua

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search

ARRATIA KARRATUA