OLENTZERO JAIA

 IMG-20141127-00103
Datorren abenduaren 17an “Olentzero jaia” ospatuko dugu Bilboko Kafe Antzokian. Gabonak ate joka dabiltza eta horrekin batera, haur eta helduentzako egun bereziak iristen dira. Hau dela eta, jai erraldoia prestatu dugu “Kurkuluxetan” elkarteak eta “Zaparrada” haur-konpartsak. Ospakizun honen helburua haurrek eta haien gurasoek une dibertigarri eta gozoa pasatzea da, gure tradizioan agertzen diren pertsonaiekin batera: Mari Domingin, Galtzagorriak, Olentzero….
Jaia datorren igandean arratsaldeko 17:30ean hasiko da eta adin guztietako haurrei zabalduta dago. Egitaraua honako hau izango da:
•    “Olentzeroren sekretua” Zirtaka antzerki-taldearekin
•    Disko Festa eta Dantzaldiadisko-dantza-zaparradan
•    Txokolatada
Bertan hainbat sorpresa egongo dira eta haurrek Mari Domingi eta Olentzerorentzako gutuna ekartzeko aukera izango dute. Sarrerak 5 eurotan salduko dira egun berean eta gonbidapena luzatzen zaie haurrei baserritarrez jantzita etor daitezen.

Gorde sarrera, berarekin zozketa batean parte hartuko duzulako!

Recent Posts
Kontaktua

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search

txirritx-txoria-kartela