ONGI ETORRI-ETORRI LAGUN KAFE ANTZOKIRA!
Igande honetan ¨”ONGI ETORRI, LAGUN” antzezlanaren estreinaldia ospatuko da KAFE ANTZOKIAN arratsaldeko 17:30ean.
Mari Leka eta Panpoxa ikastetxe berean dauden bi neska dira. Egun batetik bestera beraien eskolara kanpotik etorritako hainbat haur heltzen ari direla konturatzen dira. Batzuk gurasoek ekarriak dira, beste batzuk gerratik ihesean, bestea batzuk adoptatuak…baina den denek haien hizkuntza eta haien abestiak ekartzen dituzte. Dena den…zergatik datoz haien herrietatik? “Muturoker” pertsonaia gaiztoa gerrak, goseteak eta haur askoren zorigaiztoa sorrerazten ari da. Zer egingo dugu “Muturoker” kanporateko?. Lagunko diguzu haur hauei ongi etorria ematen elkarrekin euskaraz bizitzeko?.
Antzezlan honetan, gaur egun gure gizartean daukagun errealitate bat islatzen da, alegia, kanpotik etorritako hainbat haurren egoera eta beraien integrazioa Euskal Herrian. Antzezlan musikala da eta bertan agertzen diren abesti gehienek bere jatorria hainbat herritan daukate (Zambia, Angola, Bolivia, Sahara,Errumania,…).
Antzezlan honen bidez haur guztien integrazioaren aldeko aldarria egiten dugu, norberaren kulturatik abiatuta eta Euskal Herriko errealitatera hurbilduz.
Sarrera: 5 € (Kafe Antzokia)