MOTXILAREN UMEA FILMA, SARIAK KONKISTATZEN

FECISOMotxilaren umearen ekipoa Toledora hurbildu da FECISO jaialdian parte hartzeko eta sari batekin etxera itzuli dira. Dimako Maider Latatu umeak saria jaso du Motxilaren umea filmean egindako lanagatik Castilla-La Manchako XIV. Nazioarteko Zine Sozialeko Jaialdian, Haur Interpretazio Onenaren Saria Maider Lataturi eman diote Motxilaren umea filmean egindako lanagatik. Motxilaren umea film laburraren zati bat Diman grabatu zen, Dimako eskolan, hain zuzen be, eta bere ume protagonista, Maider Latatu, dimatarra da. Rita Naveiraren zuzendaritzapean, Jose Angel Aramendi, Maider Latatu eta Itziar Ituñok, ama espetxean 700 km.tara daukan ume baten istorioa kontatu dute. Film pedagogikoa da, istorioa benetako historia eta datuetan oinarrituta dago eta umeen afektibidaderako eskubidea eta amak hazita izateko eskubidea aldarrikatzen ditu.

Gaur egungo ikus-entzunezko komunikabideen garrantzia kontutan edukita, FECISOk (Festival Internacional de Cine Social de Castilla-la Mancha) bai solidaritate-balioak eta tolerantzia sustatzen dituen tresna bezala bai heziketako tresna bezala aitortzen ditu.

Recent Posts
Kontaktua

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search

KARTZELA