Antzerki topaketak 2017
Poliki poliki urtea aurrera joan da eta konturatu gabe berriro hemen gaude, Kafe Antzokiko eszenatokiaren gainean. Haur eta gazte antzeri topaketak heldu dira!
Lumak, koroiak, ezpatak, hegoak, adarrak, guzti hori ikusten ari gara egun hauetan eta umeak, noski! Baina ez dira ume arruntak deabruak, piratak, aingeruak, erregeak baita lapurrak ere badira. Fokoen argiari esker eta magia apur batekin gure eguneroko ume horiek, kaleetatik ikusten ditigunak edota klaseetan formal formal daudenak errege bihurtu dira.
Baina ez daude bakarrik, haien gurasoak, aiton-amonak baita beraien izeko osabak ere badaude. Publikoan daude jesarrita eta esan behar da haien presentzia ezinbestekoa dela antzerkia ez delako ezer publikorik gabe. Ez da inor falta haien irakasleak ere hirbiltzen direlako antzerki mundu honetan parte hartzeko; aktoreak eta publikoa publikoa eta aktoreak betiko eta betirako bikotea.
Urduritasuna nabaritzen da, azkarrago hitz egiten dugu, baina amaieran primeran pasatzen dugu urte osoko lana plazaratzen dugulako.
Eta argi dago: hurrengo kurtsoan ere hementxe egongo gara iluzioz beterik!