ZAPARRADAK HAUR KONPARTSAK ANTOLATUTAKO OLENTZERO JAIA

olentzero-jaia-2016Olentzero Jaia dator.!!! Abenduaren 18an arratsaldeko 17:30ean Bilboko Kafe Antzokian jai erraldoia izango dugu… Zirtaka Antzerki Taldearen eskutik “Din-dirin-di Mari Domingi” antzezlan-musikala ikusi ahal izango dugu, Mugi Zaitez disko-dantzarekin ipurdia mugitu ahal izango dugu, Joana eta Maddiren laguntzaz… eta amaitzeko Txokolatea eta bizkotxoak sabela bete-beteta etxera eramateko. Ezin da gehiagorik eskatu, aizue!!
Etorri gurekin ondo pasatzera eta lagunak egitera.!
Etorri baserritarrez jantzita…Olentzero eta Mari Domingiri dotore-dotore gutuna emateko!
Gainera, aukera izango duzue Kurkuluxetan Elkarteak ateratako CD BERRIA eskuratzeko: Neguko Haur Kantak.
Recent Posts
Kontaktua

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search