Hamaika urte daramatza oihala jaitsi gabe

“Kukuke” antzerki eskola, Derioko Tximintx euskara elkartearen proiektu gisa jaio zen, ilusioz beteriko proiektu txiki bezala jaio zen baina gaur egun herriko instituzio bat bihurtu egin da. Urte luze hauetan zehar hogeita hamar ume baino gehiago pasatu dira bere agertokitik eta apurka apurka beraien gurasoek ere taldearen partaide sentitu dira. Ume batzuk kurtso batetik bestera hazi egin dira, bidean lagunak egin dituzte familia txiki bat osatu arte. Nahiz eta proiektu honen helburua ez zen artistak sortzea, “Kukuke”-k Bilboko Antzerki Topaketetan, Literaturian, Izarren distira lehiaketetan parte hartu du. Ikasleak eta beraien senideak herriko ekintzetan beti parte hartzeko prest egon dira talde bezala, jaietan, euskara bultzatzeko egunetan… Hamaiak urte pasatu dira baina oraindik baita ikasle beteranoek ere urduritasuna sentitzen dute ezenatoki gainean igotzerakoan, eta horrela izan behar da noski!

Kontaktua

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search