Hermenegildok umetxo bat eduki berri du; bere izena Margarita da. Eskolara joaten hasten denetik, bere ikasgelako neska ergel eta piji batek, Lady Pinpirinak alegia, trufak eta bihurrikeriak egiten dizkio etengabe; batzutan, bere janzkeragatik, beste batzutan bere ahoskeragatik eta beste askotan… inolako aitzakiarik gabe. Margarita zapuztuta dago eta inork ez duela maite sentitzen duenez, oso erabaki inportantea hartuko du… Zer gertatuko da Eguzki-loreak Margaritari hitz egiten dionean? Murgil zaitez abestiz hornituriko haurren jazarpenari buruzko antzezlan dibertigarri eta koloretsu honetan.