SINOPSIA:

Robustiana eta Zeledonio suntsituriko etxe batean bizi dira, dirurik Gabe…eta gainera haien amama gaixorik dago. Egoera honi buelta emateko zenbait burutazio praktikan jarriko dute, baina denak alferrik izango dira. Zeledonio desastre bat da: alferra, traketsa, arina…; aldiz, Robustiana orekatua, zentzuduna eta langilea da…, antzeko daukaten gauza bakarra zera delarik:  sudurluze bat!

Baina zer egingo dute dirua lortzeko?

Etorri gurekin haien abenturez gozatzera eta amaierako sorpresa magikoa ikustera.

EDUKIA:

Bi helburu bete nahian: alde batetik, euskaraz egindako antzerki berri bat haien esku ipintzeko; eta bestetik, eduki hezitzaile ta pedagogiko batzuk helarazteko. Oraingo honetan euskal haurrentzat ezagunak ez diren pertsonaia batzuk aukeratu ditugu, baina gure ustez, barregarri eta erakargarri izan dakizkiekenak, alegia, Norvegiako Trolls. Pertsonaia hauek Europako Mitologian oso tradizio handiko izakiak dira, eta bertoko haur guztiek beraien abenturak ezagutzen dituzte. Gure kasuan, gure asmoa ez da hainbeste, Iparraldeko Herrietako istorio jakin bat beraienganatzea, baizik eta, pertsonaia horiek aprobetxatuz, haurrengandik, gaur egun hurbilagoak diren egoerak islatzea. Dena den, zenbait estilo, batez ere, atrezzoari dagokionez, jatorrian diren bezala errespetatuko ditugu, eta neurri handi batean pertsonaien beraien izaera ere aintzat hartuko ditugu.

Gidoia lantzerakoan ez dugu argudio bakar batean zentratu nahi izan; “skex” anitzez osaturiko gidoi arina egitea izan da gure xedea. Antzezlanaren ezaugarrien artean honako hauek aipatu beharko genituzke: hizkuntzaren kalitatea ona bada ere, haurren mailara egokituta dagoenez, egituraketa sinplea erabiltzen da. Bestetik, argudioa eta bertan agertzen diren agerraldietan ikusiko diren egoerak, munduko hainbat tokitako herri jakinduritik hartutako ereduak eta istoriotxo moldatuak dira, besteak beste, Txinatik, Ameriketatik, etab.

ZU ETA NI

IRAUPENA: ordu bat         

NEURRIAK: 6mt (luzera) x5 mt (zabalera) x3 (altuera)

BEHARTEKNIKOAK: argi indarra (entxufe normal bat) eta mahai bat

Klikatu hemen ikusi nahi baduzu: ZU ETA NI, SUDURLUZE BI SPOTA 

Kontaktua

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search