Guk ere bai
Saioak 2023
Ikuskizun berriak
guk ere bai

Berriak

XXIV. HAUR ANTZERKI TOPAKETAK

  Maiatzean zehar lumak, koroiak, ezpatak, hegoak, adarrak, horiek guztiak, Kafe Antzokiko eszenatokiaren gainean ikusiko ditugu XXIV. Haur Antzerki Topaketetan eta umeak, noski! Baina ez dira ume arruntak izango, fokoen argiari esker eta magia apur batekin gure eguneroko ume horiek, kaleetatik ikusten ditugunak edota klaseetan formal formal daudenak errege, pirata eta lapurra bihurtuko dira.

XXII. GAZTE MUSIKA TOPAKETAK

Kurkuluxetan Kultur Elkarteak XXII. Gazte Musika Topaketak bultzatuko ditu. Euskararen etorkizuna gazteen eskuetan egonik, aukera paregabea izango dute haien trebetasun eta sormen artistikoa erakusteko, gure hizkuntza nazionala ardatza delarik.

XXIII. HAUR MUSIKA TOPAKETAK

  Kurkuluxetan Kultur Elkarteak XXIII. Haur Musika Topaketak antolatuko ditu Kafe Antzokian. Euskal giro jator eta sortzaile batean murgilduta, haurrek musika egiteko eta kantak abesteko zaletasuna erakutsiko digute

Gure ikuskizunak

Gure ikuskizunak

“Zirtaka” antzerki taldea, “Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo” pailazoak, “Mugi zaitez” disko-festa…

Antzerki eskola

Antzerki eskola

Dramatizazioa ikastetxeetan, antzerki eskolak…

Zinegintza

Zinegintza

Keinuka mugaz gaindi, Dena ez da futbola, Gazteek egina

Irratsaioa

Gaur ez dago eskolarik

Musika

Musika

Gitarra eskola, gure abestiak…

Kontaktua

Gure bulegoa Done Bikendin dago (Done Bikendi 2 , 5.solairua – 48001 Bilbo), Kafe Antzoki gainean eta eliza ondoan.

662 472 746

umegunea@gmail.com

1900 .
urtean sortua
100
neska-mutil gure ikasgeletan

Nortzuk gara?

Kurkukuluxetan Elkartea 2000. urtean sortu zen, Bilboko Kafe Antzokia eta Zenbat Gara elkartearen magalean, haur eta gazteen hezkuntzan eta baloreetan zenbait kultur ekimen bultzatzeko, betiere, helburu argi batekin: euskara sustatzea eta bultzatzea haurreria eta gazteriaren esparru ezberdinetan, hizkuntza naturaltasunez erabil dezaten.

Laguntzaileak

Kontaktua

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search