Guk ere bai
Saioak 2023
Ikuskizun berriak
guk ere bai

Berriak

NEGUKO HAUR JAIA

  Urtero bezala, Kafe Antzokian sekulako jaia ospatuko da Olentzero eta Mari Domingiri harrera egiteko Kurkuluxetan Kultur elkartearen eta Zaparrada Haur konpartsaren eskutik. Zirtaka antzerki taldeak aurkeztuko du: “Olentzerori ser gertatzen zaio?” antzezlana eta gainera txokolatada eta “MUGI ZAITEZ” disko-festa egongo dira. Beraz gorde data, Abenduaren 17an, arratsaldeko 17:30ean Kafe Antzokian ikusiko dugu elkar!

TXINTXETA, KLIPA ETA TXORROSKILO, ATXIS!

  Gure pailazoek oporretara joan nahi zuten baina Klipa pailazoa gaixotu egin da. Ai ene! Atxis! eta Atxis! dabil egun osoan. Txintxeta Doktoreari deituko diote eta bere laborategi fantastikoan hainbat esperimentu, ukendu eta botika egiten saiatu arren dena alderantziz aterako zaio eta zoramena izango da. Etorri Bilboko Kafe Antzokira, Azaroaren 12an, arratsaldeko 17:30ean musika, abesti […]

ZAPARRADA ASTE NAGUSIA OSPATZEKO PREST!

Aurtengo Aste Nagusian ere Zaparrada haur konpartsa prest dago zuekin batera ospatzeko. Jaiak guztionak direnez, haurrei espazio eta protagonismo bereziak eman nahi dizkiegulako. Haurrak giro euskaldun batean mugitzea ondo pasatzeko, dantzatzeko eta beste lagun gehiago egiteko. Jaietan murgildurik algaraka eta saltoka ibiliko gara beti ere euskaraz biziz. Hona hemen gure egutegia, animatu eta hurbildu zaitezte. […]

Gure ikuskizunak

Gure ikuskizunak

“Zirtaka” antzerki taldea, “Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo” pailazoak, “Mugi zaitez” disko-festa…

Antzerki eskola

Antzerki eskola

Dramatizazioa ikastetxeetan, antzerki eskolak…

Zinegintza

Zinegintza

Keinuka mugaz gaindi, Dena ez da futbola, Gazteek egina

Irratsaioa

Gaur ez dago eskolarik

Musika

Musika

Gitarra eskola, gure abestiak…

Kontaktua

Gure bulegoa Done Bikendin dago (Done Bikendi 2 , 5.solairua – 48001 Bilbo), Kafe Antzoki gainean eta eliza ondoan.

662 472 746

umegunea@gmail.com

1900 .
urtean sortua
100
neska-mutil gure ikasgeletan

Nortzuk gara?

Kurkukuluxetan Elkartea 2000. urtean sortu zen, Bilboko Kafe Antzokia eta Zenbat Gara elkartearen magalean, haur eta gazteen hezkuntzan eta baloreetan zenbait kultur ekimen bultzatzeko, betiere, helburu argi batekin: euskara sustatzea eta bultzatzea haurreria eta gazteriaren esparru ezberdinetan, hizkuntza naturaltasunez erabil dezaten.

Laguntzaileak

Kontaktua

We're not around right now. But you can send us an email and we'll get back to you, asap.

Start typing and press Enter to search